Bera Bera

Select your language

Defentsan orekarik ez dagoenean, Martínez eta Sans jokalariei bi kanporaketa adierazi dietenean atsedenaldira iritsi aurretik, Super Amara Bera Berak erasoan dituen baliabideei eutsi die gaur Elche Mustang gainditzeko (27-29) Carrus pista zailan. Ez dira gipuzkoarrak ohituta dauden gol kopuruak, garaipenari indar gehiago ematen diena. Elche aurretik jarri da markagailuan (2-0, 5-2 eta 7-3) Musons eta Vicente pibotea protagonista gisa. Super Amara Bera Berari gola egiten kosta zaio, 4. minutuan Ana Martínezek egin duelarik, ondoren Arrojeria eta Etxeberriak asmatu dute. Puchek Sans eta Martínez erdian kokatu ditu, Etxeberria eta Arrojeria ondoan, Aramendia eta Fernández hegaletan eta Zugarrondo atepean. Baina defentsari arazoak sortu dizkio Musons jokalariak (lau gol 11 minutuetan). Gipuzkoarrak asmatzen hasi dira Etxeberriarekin eta Fernándezek hutseneak aurkitu ditu. Super Amara Bera Bera berdindu du partida (18. min 8-8) 1-5 partzialarekin baina Ivet Musonsek ardura hartzen jarraitzem zuen. Puchek Elorza eta López sartu ditu eta Aramendia eta Martínezen golei esker, Super Amara Bera Bera aurretik jarri da aurreneko aldiz 22 minutuan. Halere, kanporaketak iritsi dira orduan Sans eta Martínezentzat eta beste bat Elorzarentzat. Gema Gómez bitarte, Elche Mustang 13-13 heldu da atsedenaldira. Ederrak ireki du bigaren zatia, Vicentek berdindu du segituan, Ezkurdiak erantzundu eta gauza bera egin dute Gómezek eta Arrojeriak (15-16). Bertakoen aurreneko kanporaketarekin Fernándezek tartea ireki du eta ondoren Ezkurdiak (16-19). Rocamorak partida gelditu eta bere taldea gol bakar batera jarri da. Marta López eta Menéndezek abantaila eman diote Super Amarari. Eraginkor eraso jokoa –hamar gol 15 minutuetan- halere gero Trigueros atezaina agertu da eta Elchek berdindu du lehia 4-0 partzialarekin. Puchek gelditu du norgehiagoka. Arrojeriak bolada txarrari amaiera jarri dio eta Lópezen kontraeraso batek, arnasa. Baina Gómezeta eta Musons jokalariek berdinketa lortu dute. Martínez aurretik jarri du Super Amara, Ezkurdia kanporatu dute eta Gómezek berdindu du berriro. Martínezek asmatu du eta Rocamorak hutsartea eskatu du 43 segundu falta zirela azken jokaldi prestatze aldera, halere, Marta López izan da gola sartu duena. Bi asteetan bost partidetako saioari amaiera jarri dio gaur Super Amara Bera Bera, azken bederatzi egunetan, lau norgehiagoka. Orain ia bi hilabeteetan astean hitzordu bakarra izango du taldeari ondo etorriko zaiona. Fitxa: Elche Mustang 27, Super Amara Bera Bera 29 Elche Mustang 27 (13+14): Sempera, Ferreira (4), Musons (8), Flores (1), Gómez (8), Vicente (4), Hernández (2), Bermejo, Méndez, Saez, Castell eta Sempere (o.a.). Super Amara Bera Bera 29 (13+16): Zugarrondo, Etxeberria (3), Martínez (6), Arrojeria (3), Sans, Fernández (6) eta Aramendia (1) –titular- Ederra (1), Elorza, López (6), Menéndez 1), Ezkurdia (2), Múgica eta Odriozola (o.a.) Epaileak: Josep Millan eta Jordi Quintanar (Catalunya) Kanporatuak: Flores (2) Elche Munstag taldetik eta Martínez (2), Sans (2), Elorza, Menéndez eta Ezkurdia Super Amaratik Partzialak: 2-1, 6-3, 7-6, 9-8, 10-11, 13-13 –atsedenaldia- 15-17, 18-19, 20-22, 22-24, 24-26 eta 27-29

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores