Bera Bera

Select your language

Hamabost egunean bosgarren partida ofizialari ekingo dio Super Amara Bera Berak. Eta iraila erdian gaude, taldeak ez daude oso fin oraindik baina puntuen premia dute. Gipuzkoarrak Bidebietatik Autocares Davidekin abiatu dira Elxera aldera, non bihar (18etan) Joaquín Rocamoraren taldea izango dute zain Carrusean (Josep Millan y Jordi Quintanar, Catalunya) Loterías Ligako bigarren jardunaldian.
Super Amara Bera Berak erregulartasuna aurkitu nahi du partidako 60 minutuetan. Prosetecnisa Zuazo taldearen aurka Superkopan erritmoa hartzea kostatu zitzaion eta, behin hartuta, geldiezina izan zen. Austriako Hypo NÖ taldearen aurka ondo baino hobeto hasi eta amaitu zuen partida baina aurkariaren menpe egon zen; HC Gomelen kontra 40 minutu onak egin zituen eta lehen asteazkenean Aula Valladolidekin oreka lortzea latza izan zen.
Hortaz, partida borobila nahi du Puchek, 14 jokalari eraman dituelarik Elxera. Nagore Odriozola Tempranoren ordez sartu da, ondo atera zen ebakuntza eta etxean dago orain atezain internazionala. Hortaz gain, Andrea Zaldua Gipuzkoan gelditu da lan espezifikoa eginez. Lesio larria izan zuen iazko amaieran eta urratsak ematen ari da, datorren astean denbora gehiago egingo du taldearekin.
Montse Pucherentzat Elxeko Carrus pista oroitzapen onak ekarriko dizkio, izan ere, 2015eko apirilean Bera Bera zuzendu zuen lehen partidan. Lehengo larunbatean, Elche Mustang taldeak 29-20 galdu zuen Lasesarren Prosetecnisa Zuazorekin. Egun Ivet Musons eta Laura Hernández dira, Vicente pibotearekin eta Sempere edo Triguerosen esperientzia, jokalari nabarmenenak Carrusean. Etxean irudi ona eman nahiko du Elche Mustang taldeak, aitzitik, Super Amara Bera Berak partida borobila nahi du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores