Harrobiak hiru hitzordu ditu
Bera Berako harrobia aurredenboraldia burutzen ari da eta asteburu honetan hiru hitzordu ditu. Alde batetik, Bilbotik gertu, Miribilla, San Adrián eta Zabala jaien inguruan lau partida antolatu dira larunbatean, 9,30etatik aurrera infantil mailako bat, kadete mailako bi eta jubenil mailako bakarra.
Arratsaldean Bidebietan, Bera Berako taldeak elkarren aurka arituko dira. 14etan mutilen kadete taldeak nesken jubenil taldea izango dute aurrean; 15,30etan infantil mailako taldeen arteko lagunartekoa izango da eta 17etan mutilen kadete mutilek infantil mutilen aurka arituko dira.
Igande goizean 11,45etatik 14etara, Bidebitak hiru talde hartuko ditu senior mailan. Bera Beraz gain, lehia irekiko duten Zarautzek eta Beti Onakek parte hartuko dute.
Euskal selekzioak
Elene Vázquez eta Anne Gorostidi Bera Bera jokalariak deitu ditu jubenil mailako Euskal selekzioak Arrasateko Iturripe kiroldegian 15,30en entrenaldia burutzeko. Goizeko 9,30etarako egon beharko du infantil mailako euskal selekzioarekin Oihane Cao jokalaria.