Bera Bera

Select your language

Superkopa irabazi ostean eta Txapeldunen Ligako sailkatze fase historiko bizi ostean, multzoko fasea jokatzeko ametsatik esnatu eta azaroan EHFri gogoz ekiteko intentzioarekin orain Super Amara Bera Berak Loterías Ligaren 2016-17 denboraldiari hasiera emango dio bihar asteazkena Aula Valladolid taldearen aurka. Álvarez –EAE- eta Bustamantek –Nafarroa zuzenduko dute partida Bidebietan 20etatik aurrera.
Norgehiagokan eta hilabete baino gehiagorako baja izango da Ana Temprano. Atezainak kirolarekin zerikusia ez duen osasun arazo bati interbidea eman behar dio eta ebakuntza egingo diote asteazkenen bertan. Hortaz, Puchek Nagore Odriozola deituko du, aurredenboraldia lehen taldearekin burutu duena. Horrez gain, Eider Lizarbe senior taldearekin entrenatuko denez, deialditik kanpo geldituko da eta 15 jokalarien zerrenda aurkeztuko du bihar.
Aurrean, Aula Valladolid taldea, ohorezko mailan sendo dagoen taldea, aurten Macías, Casquero eta Cossio eskarmentuko jendea galdu du eta Nekane Terés pibote nafarra fitxatu. Lulu Guerra atepean, lehenengo lerroko joku azkarra Arderius eta Teresa Álvarez tarteko eta Prieto gaztearen jaurtiketekin eta González de Garibay eraginkor kontraerasora adi egoteko taldea osatzen dute.
Gainera, larunbateko emaitzei erreparatzea baino ez dago, non Rocasak gol bakar batez irabazi zion Telden Canyamelar Valenciari, Guardes estu egon zen Málagako Rincón Fertillidad taldearen aurka A Guardan. Hortaz, taldeak serio hartu beharko du norgehiagoka.
Super Amara Bera Berak hiru partida garrantzitsu jokatu ditu dagoeneko, Superkopa eta Txapeldunen ligako bi, presio handikoak, eta Aula Valladolid, aldiz, denboraldian debuta egiteko irrikan dago. Aramendia, Marta López eta Odriozola jokalarien debuta izango da Bidebietan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores