Xumea baina hunkigarria
Pasa den asteburuan Donostian jokaturko Txapeldunen Ligarako sailkatze fasea unerik aproposena zen Eli Pinedo bezalako jokalariari agur esateko, Bera Beran hamar denboraldi egin dituena. Omenaldia xumea izan zen denbora mugatua zelako, ondoren Champions Leagueko multzoen faserako txartela jokoan baitzuten HC Leipzig eta Hypo NÖ taldeek.
Hortaz, egungo Super Amara Bera Berako jokalari zein entrenatzaileek inguratu zuten Eli Pinedo eta bertara agertu ziren taldekide ohiak: Tati Garmendia, Eider Rubio, Matxalen Ziarsolo, Patri ahizpa, Verónica Valverde, Susana Pozas, Yolanda Sanromán, Verónica Cuadrado, Amaia Ugartemendia eta Esther Larreategi. Bi talde handi elkarrekin.
Vetusta Morla taldeko musika isildu zen txistuak jo zuenean, Unai Arrieta koinatuak aurreskua dantzatu zionean, alegia. Malkoak ageri ziren eta amaitzeko opariak, Euskal Federazioko presidente José Manuel Ruiz de Cenzanok emanda, eskubaloi arloko zuzendari Tati Garmendiak eta Fernando Diez Mintegi, Bera Bera RTko presideteak emandakoak.