Super Amara Bera Berak EHFri ekingo azaroan
Txapeldunen Ligako sailkatze fasearen inguruko balorazio sakonagoaren faltan, Bera Bera oso pozik dago Gascan jokaturiko atarikoak lan esparru ezberdinak jorratu dituelako, pertsona asko inplikatu direlako, erakundeak, kiroldegia ostiralean bete zuelako eta EHFko ordezkarien aldetik iritzi positiboak jaso zituztelako behin eskatutakoa zuzendu genuelako. Champions Leagueren produktua ikusgai egon zen asteburuan Donostian.
Kirol arloan, Bera Berak jakinarazi zuen oso sailkatze fase zail bati ekingo ziola, Txapeldunen ligan eskarmentu handiko taldeak izango zituelako aurrez aurre eta larunbateko final, emakumezkoen eskubaloiaren ikuskizuna izan zen. Alemaniako HC Leipzig eta Hypo NÖ taldeak atarikoari amaiera bikaina jarri zioten. Austriarrak ia partida osoan aurretik ziren baina bost minutu falta zirela alemaniarren Kudlacz-Gloc jokalariaren gidaritzapean norgehiagoka eta Champions Leaguen aritzeko txartela eskuratu zuen (32-30).
Donostian jokaturiko atarikoa izan zen jende gehien bilzeaz gain, markagailuan estuena izan zen. Norvegian, bertako Glassverket taldeak finalerdian Ankara Yenimahalle (34-23) gainditu zuen eta ostean Podravka finalean (28-19). Eslovenian, bertako Krim taldeak Iuventa Michalovce eslovakiarra kanporatu zuen (28-22) eta finalean (37-16) Italiako Indeco Conversano finalerdian Poloniako Lublin gainditu zuena sorpresa emanez.
EHF: 61 talde
Hortaz, Super Amara Bera Berak EHF Cup lehiaketan parte hartuko du azarotik aurrera, aurten bat egin baitute Cup Winners’ Cup eta EHF. Guztira 31 herrialdeetako 61 talde dira, gipuzkoarrak Loterías Ligako ordezkari bakarrak direlarik.
Sailkatze fasean emandako emaitzekin, laugarren sailatu gisa HC Gomel taldeak EHFko Q2 txandan sartuko da lehian, bertan datorren asteburuan elkarren aurka Errumanian jokatuko duten Luxenburgoko HB Dudelange eta HC Dunarea Braila taldeen arteko kanporaketaren irabazlearen aurka jokatuko du urriaren 15ean. Hori da Super Amara Bera Berak ekidin zuena larunbateko garaipenarekin.
Hortaz, partida bat irabazita, EHFko Q3 txandan sartuko da de la EHF Super Amara Bera Bera, aurkaria urriaren 25eko zozketan ezagutuko duelarik, azaroaren 12-13 eta 19-20an jokatuko den kanporaketan. HC Gomeli irabazita, Super Amara Bera Bera zerrenda buru izango da zozketa horretan Cup Winners’ Cup eta EHF Cupeko txapeldunekin batera: TTH Holstebro daniarra eta Hungariako Dunaujvarosi eta, era berean, Donostiako, Norvegiako Drammen hiriko eta Esloveniako Ljubljanan jokaturiko atarikoetan partida bat irabazi zuten Hypo NÖ, Podravka, Ankara Yenimahalle, Indeco Conversano (ITA) eta MKS Selgros Lublin (POL).
Halere, multzoan aurkari gogorrak geldituko dira, aurreneko kanporaketari ekin dioten taldeak, horien artean sailkapena lortu duten Errumaniako el ASC Corona 2010 Brasov, Dinamo Sanara errusiarra, Turkiako Muratpasa edo Frantziako Nantes eta urrian lehian sartuko direnak: Viborg eta Randers daniarrak, Erd eta DVSC-TVP hungariarak, Errumaniako HCM Roman, Lada errusiarra, Frantziako Fleury Loiret edo Alemaniako Metzinger.
Azaroaren kanporaketa gaindituta, lau multzotan banatuko dira 16 taldeak, sei partidetako ligaxka bati ekiteko 2017ko urtarrilaren 7tik otsailaren 11ra arte. Aurreneko biek final-laurdenetara pasatuko dira martxoan; finalerdiak, apirilean eta maiatzean finala bi partidetara.