Super Amara Bera Berak gaur arratsaldeko 18,30etan Josean Gasca kiroldegian Txapeldunen ligako multzoen fasera lortzeko lehen urratsa eman nahi du, horretarako Austriako Hypo historikoa gainditu beharko du larunbateko finala jokatu ahal izateko. Aurretik, 16etan, lehian izango dira Alemaniako HC Leipzig eta Bielorrusiako HC Gomel.
Finala bihar larunbata izango da 18,30etan eta 16etan hirugarren eta laugarren posturako partida.
Montse Puchek Iruñeko Superkopara eraman zuen taldea deitu du.