Txuri-urdinez, Championseko lehen partidara
Anoeta estadioan aurkeztu du Bera Berak Champions Leagueko sailkatze fasearen inguruko nobedadeak. Donostiako Gasca kiroldegiak hartuko du atarikoa irailaren 9 eta 10ean, arratsaldez. Prentsaurrekoan izan dira Realeko kontseilari Álex Uranga, Donostiako kiroletako zinegotzi Martin Ibabe; Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari Goizane Álvarez, Fernando Diez Mintegi eta Tati Garmendia.
Prozesu honetan Realak eman duen babesa eskertze aldera, Super Amara Bera Berak Realeko kamiseta jantziko du aurreneko partidan, Austriako Hypo NÖ taldearen aurrean ostiralean 18,30etan. Larunbatean, aurkariaren arabera kamiseta urdina edo laranja jantziko du.
Txartel bakarra
Super Amara Bera Bera, Hypo NÖ, HC Leipzig eta HC Gomel taldeek Champions Leagueko bigarren multzoan gelditzen den hutsune bakarra nahi dute. Bertan zain dira Vardar, Astrakanocha eta Hungariako FTC. Gainontzeko taldeak EHF Cup arituko dira. Alemaniarrek eta Bielorrusiakoek irekiko atarikoa ostiralaren 16etan eta, horren ostean, 18,30etan (ETB) Super Amara Bera Berak Hypo NÖ hartuko du.
Irabazleek elkar ikusiko dute larunbatean, irailak 10, 18,30etan eta 16etan EHFko kanporaketa bat ekiditzea izango da helburu.
Kartela: Eli Pinedo
Eli Pinedo da protagonista Champions Leagueko sailkatze fasea iragartzeko. Internazionalak Bera Berari eta kirolari orokoarren egindako islada bat da argazkia. Pinedori omenaldia egingo zaio Super Amarak larunbatean jokatuko duen partidaren amaieran.
Horrez gain, Fernando Diez Mintegik adierazi du Rioko Joku Olinpikoetan Bera Berari lotuta egon diren olinpikoei esker ona emango zaie, horien artean, Pinedo, Elorza eta López eskubaloi jokalariaz gain, Ignacio Martín eta Pablo Feijó rugbylariak.
Sarrerak
Tati Garmendia sarreren inguruan aritu da. Jardunaldiko 10 euro ordainduko dute helduek, gazteak (10-16) eta jubilatuak, 5 €. Abonatuek, erdia.
Sarrerak gordetzea nahi duenak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bidali dezala emaila.