Reala eta Bera Bera Eskubaloiaren arteko hitzarmena
Jokin Aperribay eta Fernando Diez Mintegi, Reala eta Bera Bera RTko presidenteek hitzarmena sinatu dute, emakumezkoen taldeak ostiraletik aurrera Europako lehiaketan jokatzeko txuri urdinen babesa azaltzen duena. Ekainaren 16an Realak eta euskal instituzio guztiak Bera Bera Eskubaloiari Champions Leagueri itzultzen laguntzeko konpromisoa hartu zuten. Izan ere, 2013an jokatu ostean, hurrengo bi denboraldian goreneko lehiaketa jokatzeari uko egin behar izango zioten.
Hortaz, bere kirol modalitatean erreferentea den talde baten ondoan egon nahi du Realak, kudeaketa eredu ez ezik kirol ibilbidea bikaina burutzen ari dena azken urte hauetan, iaz Liga, Kopa eta Superkopa eskuratuz eta atzo ere Superkopako aurtengo edizioa finalean Zuazo gaindituz.
Irailaren 9tik aurrera, Reala eta bere zaletuak Bera Bera babestuko dute Champions Leagueko sailkatze fasean, emakumezkoen eskubaloi txapelketa gorenean. Montse Puche entrenatzailearen jokalariek atariko zaila dute aurkari oso indartsuak tarteko: Hypo Niederösterreich, HC Leipzig eta HC Gomel. Babesa eta giroa Gascako harmailetara!
Super Amara Bera Berak Hypo Niederösterreich hartuko du ostiralean 18,30etan, aldez aurretik HC Leipzig eta HC Gomel taldeek atarikoa irekiko dute 16etan. Irabazleek elkar ikusiko dute larunbatean 18.30etan eta galtzaileek, 16etan.
Hitzarmena dela eta, Realak eta Bera Bera Eskubaloiak prentsaurrekoa eskainiko dute datorren asteartean Anoeta Estadioan, 10,30etan. Bertan akordioaren berri emateaz gain, ostiralean eta larunbatean Donostian burutuko den Champions Leagueko sailkatze fasearen inguruko informazioa eskainiko da.