Bera Bera

Select your language

Superkopan arituko diren lau taldetako entrenatzaileak komunikabideen aurrean agertu dira Anaitasuna kiroldegian, izan ere, lehenengo aldiz gizonezkoen eta emakumezkoen bat egin dute denboraldi hasierako partidan. 18,15etan Super Amara Bera Berak Prosetecnisa Zuazo izango du aurrean eta 20,30etan, Helvetia Anaitasunak Barcelona Lassa hartuko du. Agerraldian, Montse Puchek azpimarratu du “Superkopan edo partida bakarrean ez daude faboritoak”. Iazko denboraldian Zuazoren aurkako azken partidetan donositarrak aise nagusitu arren, entrenatzaileak dio “Zuazok baliabideak ditu gauzak zailak jartzeko”. “Bera Berak beste garaikur bat lortzeko aukera du eta hori da asmoa”. Puchek onartu du ere bai, “Superkopak non gauden esango digu, hurrengo astean Champions Leagueko atarikoa baitugu”. Patri Elorza eta Marta López jokalarien inguruan adierazi zuen “Elorzak urtebete kanpoan eman du bakarrik eta hegaleko jokalaria izanik, Marta Lópezek errazago du taldeari moldatzea”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores