Bera Bera

Select your language

Gaur goizean Davideko 5 izarretako autobusean egin dute bidaia Alsasura eta Iruñara kadeteak eta ohorezko mailako jokalariak, Superkopak helburu. Prosetecnisa Zuazoren aurkako biharko Superkoparako, Montse Puchek plantilla osoa eraman du eta Eider Lizarbe. Álvarez Mata bizkaitarrak eta Bustamante nafarrak zuzenduko dute finala, Anaitasuna kiroldegian hasiko dena 18,15etatik aurrera. Lehenengo aldiz bat egingo dute Superkopan emakumezkoak eta gizonezkoak. Super Amara Bera Bera aurreneko partida ofizialera iritsi da lagunarteko guztiak irabazita: Celles sur Belle, Chambray, Prosetecnisa Zuazo, Helvetia Alcobendas eta Aiala Zarautz. Puchek lehengo astelehentik baino ez ditu jokalari guztiak bere esanetara izan, Rioko Joku Olinpikoetan izan ziren Elorza eta López atsedena hartu zutelako. Estrenaldia ere izango da Super Amara babesle nagusi gisa eta, baita ere Spyro eta Davidentzat. Era berean, klubak beste etapa irekiko du Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedok erretiroa behin hartuta. Prosetecnisa Zuazo taldea motibatua espero du Super Amara Bera Berak , Steinbach galdu arren Espínola eta Egozkuerekin talde moduan irabazi du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores