Spyro, Bera Bera Eskubaloiko babesle berria
Gipuzkoako Spyro enpresak eta Bera Bera Eskubaloiak hitzarmena sinatu dute gaur goizean Miramon Parke Teknologikoan kokatzen den informatika enpresan eta kudeaketan soluzio aurreratuak eskaintzen duena. Hortaz, Spyro Bera Berako eskubaloi taldeko babeslea da, Euskadin eta Espainian erreferentziazko taldea, azkeneko urtetan lau Liga, hiru Kopa eta lau Superkoparen jabe egin dena.
SPYROko zuzendari Ricardo González Lafuente eta Tati Garmendia, Bera Berako eskubaloi arduradunak izan dira sinaduran. Akordia aurtengo denboraldirako da baina aukera dago luzatzea. Ondorioz, Spyro marka ekipazioan egongo da txertatuta.
Tati Garmendiak Spyrok emandako urratsa azpimarratu du. “Kudeaketari garrantzi handia ematen diogu, ISO 9001 ziurtagiria dugu, gure prozesuak hobetzen jarraitzen dugu eta Spyrori esker hontan hobetuko dugu”.
Ricardo Gonzálezek ere pozik agertu da Bera Berarekin egindako akordioarekin. “Ohorea da gure marka goi mailako kirol talde batekin lotzea eta teknologia arloan Bera Berak egingo dituen hobekuntzetan laguntzea”.