Super Amara Bera Bera talde gisa osotasunean entrenatu zuen lehenengo egunean, Patri Elorza eta Marta López bertan zirelarik, Arraun lagunak taldeko arraunlariek Super Amara Bera Beraren babesa eta animoak jaso zituzten irailaren 4ean Kontxako estropadetan estranaldian.
Donostiako Arraun Lagunak taldeak iaz atera zuen uretara emakumezkoen trainerua. Denboraldia zazpigarren postuan amaitu zuen Gipuzkoako ligan baina bigarren urten hiru urrats eman ditu ligako laugarren lekuan bukatu dutelarik.
Gainera, aurtengo urtea historikoa da, izan ere, Donostiako emakumezkoen traineru batek lehenengo aldiz Kontxako estropadetan parte hartuko duelako.
Bestetik, bihar Donostiako San Martin Merkatu ondoko Loiola kalean aurkeztuko den Super Amara Bera Berak denboraldiko lehen partida oficiala irailaren 3an izango du Iruñako Anaitasuna kiroldegian, Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka Superkopa jokoan duelarik.