Super Amara Bera Bera eta Helvetia Alcobendas, Egiako finalean
Super Amara Bera Bera Prosetecnisa Zuazo gainditu du Bidebietan (33-24) Egiako Nazioarteko txapelketako bigarren finalerdian, hortaz, larubatean finala jokatuko du Egiako kiroldegian Helvetia Alcobendasekin Celles sur Belle (28-26) penaltietan irabazi baitio.
Pucheren taldeak ondo ekin dio lehiari Alicia Fernández eta Ana Martínez erasoan joku bizia ezarriz. Ondorioz, Super Amara Bera Berak tartea ireki du segituan (4-1, min 5) eta (15 min, 13-7). Donostiarrek 6-0 defentsa berretsi dute eta erasoan abiadura zen bidea, nahiz eta partida joan ahala akatsak areagotu.
Atsedenaldian Super Amara Bera Berak (18-11) aurretik. Puchek minutu ugari eman die Leire Aramendia esker hegaleko jokalariari eta Nagore Odriozola atezainari eta bigarren zatian Estitxu Berasategi usurbiltar gazteari, Bera Berarekin aurredenboraldia betetzen ari dena eta gol bat sartzeko aukera izan duena.
Hortaz, aurredenboraldi garaiko partida, larunbatean 12,30etan hobetzeko beste aukera bat, oraingo honetan Helvetia Alcobendasen aurka.
Super Amara Bera Bera: Zugarrondo, Etxeberria (2), Menéndez (2), Fernández (6), Martínez (5), Ederra (1) eta Ezkurdia (2) –titular- Sans (6), Múgica (1), Arrojeria (4), Aramendia (1), Odriozola (o.a.), Lizarbe (1), Temprano (o.a.) eta Berasategi.
Prosetecnisa Zuazo: Castellanos, Elizegi (3), Nogales (4), Manrique, O. Gil (1), Agirregomezkorta (1), Mujika (1), A. Gil (4), Aallá (o.a.), Espínola (4), Martín (1), Ibañez (1), Velasco (3).
Epaileak: Burguera eta Garralda –Gipuzkoa-
Kanporatuak: Menéndez Super Amaratik eta Zuazotik, Manrique (2) eta A. Gil.
Partzialak: 4-1, 7-2, 10-6, 13-7, 16-8, 18-11 –atsedenaldia- 20-14, 24-17, 25-20, 27-20, 27-22 eta 33-24.
Fitxa: Helvetia Alcobendas 28, Celles sur Belle 26
Helvetia Alcobendas 28 (11+13+4): Ceballos, Navas Flox (5), Azurmendi, Boada (10), Andreu, Cruz (8), M. Ausàs, S. Ausàs (5), Cordero, Fernández, San José y Ciobanu (p.s.)
Celles sur Belle 26 (13+11+2): Hicquebrant, Briemant (2), Stevin (2), Abba (1), Inglis (1), Weigelt (7), Sagna (4), Gracia (1), Hosteing, Mangá (2), Uzmah (1), Senamó (2), Topic (3) y Gelot (p.s.)
Epaileak: Juanjo Gude eta Carlos Gude (Euskadi)
Kanporatuak: Cruz, Andreu, M. Ausàs Helvetia Alcobendasetik eta Stevin (2), Weigelt eta Hosteing (2) Celles sur Belle taldetik.
Partzialak: 1-2, 1-4, 3-6, 5-10, 10-12, 11-13 –atsedenaldia- 14-16, 16-18, 16-19, 19-20. 21-22 y 24-24. Penaltietan: 4-2.