Eli Pinedok eskubaloia utziko du
Eskubaloiko elitean 16 denboraldi burutu ostean, ibilbide arrakastatsua burutu ostean egondako klubetan, Bera Bera Eskubaloian batez ere eta Espainiako selekzioan, 35 urte dituela Eli Pinedok profesionalki kirola uztea erakabi du. Ezker hegaleko jokalariak uzten duen ondarea kirol ekarpenaz haratago doa, izan ere, promozia eta zabakunde aldetik sekulako bultzakada eman dio eskubaloiari.
Bera Bera Eskubaloiak jokalariak izan duen gogoeta errespetatu du eta, zoritxarrez eskubaloia uztea erabaki badu ere, hemendik aurrera erronka berriei heltzeko zortzerik handiena opa diogu.
Bera Berako lehen taldearekin 1999-00 denboraldian egin zuen debuta Eli Pinedok. Bost denboraldi burutu ostean beste proiektuei aurre egin zien: la Unión Ribarrojan, ondoren Sagunton –Montse Pucherekin egin zuen topo-, hiru Itxakon eta beste bat Danimarkako Odensen. Ostean 2011-12 denboraldian Bera Berara itzuli zen eta bertan amaiera jarri dio bere kirol ibilbideari. Datu esanguratsu bezala, esan azkeneko bost denboraldietan Bera Berarekin jokaturiko partida guztietan gutxienez gol bat egin izan du, Liga, Kopa, nahiz Europako partidetan.
Juan Carlos Elorza kazetariaren datu bilketari esker, esan daiteke, Eli Pinedo dela Bera Bera Eskubaloiko laugarren golegile nagusiena 1.167 golekin. Aurretik dira Esme López (1.269), Matxalen Ziarsolo (1.420) eta Tati Garmendia (2.157).
Bera Bera Eskubaloiaren azken tituluetan zutabe izan da Eli Pinedo. Hasierakoak ez, baina. 2007 eta 2009ko Kopan eta 2008ko Superkopan ez baitzegoen amurrikoa. Bai ordea Ligako lau tituluetan: 2013, 2014, 2015 eta 2016), hiru kopa (2013, 2014 eta 2016) eta lau Superkopetan (2013, 14, 15 eta 16).
Super Amara Bera Berak omenaldia egingo dio Eli Pinedori Champions Leagueko atarikoan, irailaren 9 eta 10ean Gascan ospatuko dena.