Aldaketarik gabe abonamendu eta sarreretan
Geroz eta gertuago dagoen 2016-17 denboraldiari begira, abonamenduen salneurriak mantetzea erabaki du Super Amara Bera Berak. Hortaz, Loterías Ligako 13 partida ikusteko bazkideek 70 euro ordaindu beharko dituzte, 10-16 urte bitarteko gazteek nahiz jubilatuek, 35. Familia ikuskizuna sustatze aldera, familia bereko bi helduek abonamendua ateraz gero, gazteena edo jubilatuena dohain aterako zaie. Horrez gain, VIP delako abonamendua aterako du Super Amara Bera Berak, 120 euroen truke Bidebietan edo Gascan eserleku finkoa izateko aukera izateaz gain, larunbateetako partida osteko luntxa izango luke eta taldeko argazkia.
Sarrerak eta Europa
Era berean, sarreren salneurrietan ez dago aldaketarik, izan ere, helduek 8 euro ordainduko dute (4 euro gazteek eta jubilatuek) eta Europako partidetarako 10 euro (gazteek eta jubilatuek, 5 euro).
Zentzu honetan, abonatuek Europako partidetarako %50eko beherapena izango dute. Champions Leagueko atarikoaren antolaketa kontutan harturik, aurtengo denboraldian gutxienez Europako hiru partida izango dira Donostian.
Interesatuek Bidebietako kiroldegian kokaturik dagoen bulegoetatik pasatzeko aukera du edo datuek Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali.