Super Amara Bera Berak Chambray gainditu du 29-22 Cellesen
Frantziako Celle sur Belle txapelketa bereganatu du Super Amara Bera Berak bigarren garaipena lortuta, oraingo honetan, Tourseko Chambray taldea gaindituz 29-22.
Aurreneko norgehiagokan bezala, intentsitate handiko partida izan da baina Super Amara Bera Beraren abiadura lagun, atsedenaldira iritsi aurretik tartea irekitzeko aukera izan dute donostiarrek (17-12).
Bi garaipen lortuta eta minutu ugari pilatuta 12 jokalarien artean, Super Amara Bera Berak prestaketarako zituen helburuak bete ditu. Taldea Donostian da eta datorren astean, ostegunean eta larunbatean Egiako txapelketari ekingo dio.