Gorka Núñez, prestatzaile fisiko berria
Gorka Núñez izango da Bera Bera Eskubaloiko 2016-17 denboraldirako prestatzaile fisikoa, proiektu berriei helduko dien Iker Fernández ordezkatuz.
EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Lizenziatua eta Goimailako Kirol Errendimenduaren Fisiologian masterra duena Madrilgo unibertsitate autonomoan, Gorka Núñezek eskarmentu handia du elite mailako euskal taldeekin. 42 urteko beasaindarra, azpimarragarria da prestatzaile moduan egindako lana, besteak beste, Saski Baskonian eta Ordizia Rugby Elkartean, horrez gain modalitate ezberdinetan banakako errendimenduzko kirolariak ere prestatu dituelarik.
Gorka Núñezek Montse Puche eta Eider Rubio entrenatzaileekin izan ditu hartu-emanak aurredenboraldia ahalik eta ondoren prestatze aldera. Bera Beraren asmoa da uztailaren azken astean saio fisikoeekin hastea eta bost asteko prestaketa osatu aurreneko partida ofiziala iritsi aurretik, irailaren 3an Iruñan jokatuko den Superkopako finala Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka, alegia.
Bera Bera Eskubaloiak Iker Fernándezi sei denboraldietan egindako lana eskertu nahi dio eta erronka berrietan ahalik eta zorterik onena opa.