Urrezkoak (14-20)
Espainiako B selekzioak Antequeran aste honetan ospatu den Unibertsitate mailako Mundiala irabazi du finalean Errumania gaindituta (14-20).
Ángel Sandoval eta José Ignacio Prades entrenatzaileek zuzendu duten taldeak defentsa ireki baten bidez Errumaniarren eraso jokoa oztopatu dute, Menéndezen lana ona egin duelarik, eta partida bikaina burutu duen Castellanos atezaina gainditzeko lan itzela egin behar izan dute.
Erasoan, Sempere pibotearekin lotura, González de Garibayren kontraerasoak eta Manauten jaurtiketak Espainiari abantaila eman diote. Arrojeriarekin tartea handitu egin da, batez ere bigarren zatian (45 min. 10-17). Errumaniak gol bakar batez irabazi zion Espainiari ligaxkan baina oraingoan ezin zuen.
Espainiak abantaila kudeatu du amaiera arte Urrezko domina bereganatuta. Bera Beratik Mundialean izan dira Esther Arrojeria, Alba Menéndez, Maite Zugarrondo eta Leringo hegaleko jokalaria, Alcobendasetik etorri dena, Leire Aramendia. Zorionak!