Bera Bera

Select your language

Bihar, uztailak 1, Espainiako B selekzio deiturikoak, Antequeran ospatzen ari den Unibertsitate mailako Mundialeko finalerdiak jokatuko ditu, multzoen fasean bigarrena gelditu delako, Japon ozta ozta eta India aise gaindituta eta Errumaniarekin gol bakar batez irabazita. Aurrean Polonia izango du eta Errumania eta Errusiak jokatuko dute beste finalerdia.
Hortaz, Sandoval eta Prades entrenatzaileek zuzentzen duten taldeak bihar 12,15etan Antequerako CTAn jokatuko dute hemen ikusgai izango den partidan. Uztailaren 2an izango da finala (14etan, Eurosport), brontzea lortzeko borroka 11,45etan izango delarik.
Bera Berak lau jokalari ditu, protagonismo askorekin gainera, bertan baitira Arrojeria, Menéndez, Zugarrondo eta datorren urtean Bidebietan izango den Leire Aramendia nafarra.
Junior Mundiala
Bestetik, Sagrario Santanak zuzentzen duen junior mailako selekzioak bihar Moskura egingo du bidaia mailako Mundiala jokatze aldera, Errusiako kapitalean burutuko dena uztailaren 3tik aurrera.
Deialdian dira Maitane Etxeberria, Eider Lizarbe eta Ane Encina legazpiarra, Ermuko Errotabarri taldekidea eta Bera Berako ohorezko mailako taldearekin astean behin entrenatzen dena (argazkian, gorriz jantzita).
Espainiak Argentinaren aurka egingo du debuta CSKA palace ikusgarrian uztailaren 3an (20etan, bertako ordutegian), hilaren 4ean Egipto izango da aurkari (20etan), asteazkenean (12etan) Alemania, hilaren 7an (18etan) Errumania eta multzoen fasea Kazajistánen aurka amaituko du hilaren 9ean (12etan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores