Txapeldunen ligan Hypo historikoa eta ondoren Leipzig edo HC Gomel
Bera Bera Eskubaloiak Hypo Niederösterreich Austriako talde historikoaren aurka irekiko du Txapeldunen ligako sailkatze fasean eta emaitzaren arabera hurrengo egunean Leipzig taldea alemaniarra edo Bielorrusiako HC Gomel izango ditu aurrean. Lauko finalaren formatoan izango den atarikoa irailaren 10 eta 11n burutuko da eta EHFk aurretik zehaztu zuenez alemaniarrek izango dute lehentasuna berau antolatzeko eta Vienan zozketan Bera Berako ordezkari Matxalen Ziarsolori onartzeko prest direla adierazi diote.
Oraingoan ere ez du zorterik izan Bera Berak Europako zozketan. Indarra galdu arren, Hypo Niederösterreich eskarmentu handia du Europan, izan ere Txapeldunen liga lau aldiz irabazi du (beste lau Europako kopa) eta behin Cup Winners’ Cup. Austriarrak eta gipuzkoarrak ia urtero Europan izan arren, aurreneko partida jokatuko dute Bera Bera eta Hypok elkarren aurka. Brasilekin zuten hitzarmena amaitu zuten austriarrek, iazko Txapeldunen ligan ez zuten punturik urratzeko aukerarik izan eta Cup Winners’ Cupen Danimarkako Team Tvis Holstebro taldearen aurrean amore eman behar izan zuen final-zortzirenetan.
2016-17 denboraldiko Txapeldunen Ligako multzoen fasean egoan ahal izateko, Bera Berak Hypo gainditzeaz gain HC Leipzig edo Bielorrusiako txapeldun HC Gomen izango du aurrean. Alemaniarrak dira faboritoak, are gehiago etxean jokatzen badute eta horrez gain atarikoetan eskarmentu handia dute, izan ere, azkeneko biak bereganatu baititu, Hungariko FTCri batean. Leipzig hirugarren gelditu zen ligan, bigarrena eta laugarrenarekin puntuz berdinduta. Iazko EHFn Alemaniako Metzinger taldearen aurka galdu zuen final-laurdenetan.
Bestetik, HC Gomel taldeak debuta egingo du Txapeldunen Ligan eta 2013-14 denboraldian Rocasak kanporatu zuen EHFtik.
Txapeldunen ligako multzoen fasera pasatzea lortzen ez duten taldeak EHF Cupen arituko dira, aurten Cup Winners’ Cup lehiaketarekin bat egin duena.