Anaitasunak irailaren 3 edo 4an hartuko ditu Superkopak
Aurreneko aldiz elkarrekin antolatuko dira emakumezkoen eta gizonezkoen eskubaloiko Superkopak eta Anaitasuna kiroldegiak, Iruñako Katedralak, alegia, hartuko ditu partidak irailaren 3 edo 4ean.
Gizonezkoetan – XXXI. edizioa- eta emakumezkoetan – XVII. edizioa- Kopako finalak errepikatuko dira, hortaz, Bera Berak Prosetecnisa Zuazo Barakaldo izango du aurrean eta, bestetik, Helvetia Anaitasunak Barcelona. Ordutegiak eta datak telebistazko programazioaren arabera ezarriko dira. Kopan bezala, kadete mailako taldeek ere Superkopa jokatzeko aukera izango dute.
Bera Berarentzat bosgarren Superkopa jarraian izango da, gainera lau garaipenak lortu ditu bata bestearen atzetik: 2012an Bidebietan Itxako gaindituz eta Rocasari hiru aldiz, 2014ean Guadalajaran eta birritan Gascan, 2013ean eta 2015ean.
Loterías Liga eta Asobal Ligari hasiera ofiziala emateko prestatuko den gala burutuko da bezperan.