Txapeldunen Ligako multzoen osaketaren berri eman du gaur EHFk, aste honetan burutuko dituen bi zozketei begira. Batean, asteazkenean Vienan duen egoitzean (13etan) Txapeldunen ligako multzoen faserako sailkatzen saiatuko den Bera Bera eta uztailaren 1ean Danimarkako Glostrup hirian ligaxka osatuko dena.
EHFk egindako banaketaren arabera, Italiako eta Holandako txapeldunekin batera dago Bera Bera, hortaz, Indeco Conversano eta Sercodak Dalfsen ez ditu aurkari izango zozketan. Matxalen Ziarsolo kapitai ohia izango da Vienan asteazkenean.
Hiru azpitxapeldunek osatu dute aurreneko multzoa: Glassverket IF norvegiarrak, HC Leipzig alemaniarra eta Esloveniako Krim. Gainera beraiek izango dute lehentasuna atarikoa antolatzen.
Bigarren multzoan aurkari aurriskutsuak ditu Bera Berak, Kroaziako Podravka, Poloniako MKS Selgros Lublin edo Austriako Hypo, gainera gipuzkoarrek aurreneko partidan horietako bat izango dute aurrean.
Laugarren multzoko HC Gomel (Bielorrusia), Iuventa Michalovce (Eslovakia) edo Ankara Yenimahalle BSK (Turkia) batek osatuko du atarikoa.
Aukeratzeko betarik izanda, Bera Berak Leipzig eta Podravka saihestuko lituzte, eskarmentu handiko taldeak direlako eta atarikoetan asmatu dutenak, alemaniarrek azkeneko bietan eta kroaziarrek 2014-15 denboraldian.