Bera Bera

Select your language

Vienan bildutako EHFko zuzendaritza batzordean 2016-17 denboraldiari begira Txapeldunen Ligan izena eman zuten 25 taldeak konfirmatu zituen, horien artean dago azkeneko bi aldiz lehiatzeari uko egin zion Bera Bera Eskubaloia.
EHFk ere multzoen fasean izango diren 13 taldeen berri eman du, aurreneko aldiz ligako azpitxapeldunak pasatu direlarik eta hortaz, hiru sailkatze fase ezarri ditu launa taldez osaturik, lauko finaleko formatoan irabazleak bakarrik izango du lekurik emakumezkoen klubetako txapelketa gorenean. Rankingean galdutako puntuak direla kausa –azkeneko hiru denboraldietako emaitzekin osatzen dena- Bera Berak atarikoa jokatu beharko du.
Datorren aste hasieran zerrenda buruak ezarriko dira eta gipuzkoarrak beste 11 taldeekin batera zain daude. Multzoan zortzi ligako txapeldun: Hypo (Austria), Podravka (Kroazia), Sercodam Dalfsen (Holanda), MKS Selgros Lublin (Polonia), Amatori Conversano (Italia), Ankara Yenimahalle (Turkia), Gomel (Bielorrusia) eta Iuventa Michalovce (Eslovakia). EHFk azken honen eta Alemaniako Leipzig, Esloveniako Krim Mercator eta Norvegiako Glassverket IF taldeen gonbidapen eskaerak onartu ditu, baita ere Errusiako Rostov taldearena baina hau multzoen fasean kokatu dute.
Vienako EHFko egoitzan burutuko da zozketa asteazkenean (13etan) eta bertan izango da Bera Bera ordezkatzen Matxalen Ziarsolo. Atariokoa, irailaren 10 eta 11n ospatuko da.
Aurkarien artean Eslovakiako Iuventa Michalovce dago, Bera Bera kanporatu zuena EHFtik iazko denboraldian eta, bestetik, Koprinivcako Podravka Vegeta, donostiarren arerio izan zena 2013ko Txapeldunen ligan partida bana irabazti zutenak.
Bestetik, multzoen fasean ligako hamar txapeldun daude: Bucaresti (Errumania, egungo Championseko irabazlea), Györi (Hungaria), Team Esbjerg (Danimarka), Astrahanochka (Errusia), Larvik (Norvegia), Thüringer (Alemania), Metz (Frantzia), Buducnost (Montenegro), Vardar (Mazedonia) eta Sävehof (Suedia). Jasota zegoenez, rakingnari erreparatuta, Hungaria eta Danimarkako azpitxapeldunek ere multzoen fasean sartuko dira zuzenean, FC Midtjylland eta FTC alegia. Gaurko nobedadea da Rostov errusiarra ere bertan kokatu dutela iaz final-laurdenak jokatu zituelako.
Hortaz, EHFk erabaki duen arabera, Bera Bera Eskubaloiak aurkari arriskutsuak saihestu ditu, Rostov eta Suediako Sävehof, besteak beste, Austriako egungo Hypo baino indartsuago. Halere, atariko zaila antzematen da Txapeldunen ligan tradizio handiko taldeak direlarik, horien artean Alemaniako Leipzik, Kroaziako Podravka eta Esloveniako Krim Mercator. Zerrenda buruak nola ezartzen diren erabakiorra izango da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores