Arrojeria, Zugarrondo, Menéndez eta Aramendia, Mundialera
Espainiako eskubaloi federazioak ezagutzera eman zuen atzo 16 jokalariez osaturiko “emakumezkoen eskubaloiko B selekzioa Unibertsitateko Munduko txapelketa jokatzeko”, bertan Esther Arrojeria, Maite Zugarrondo, Alba Menéndez eta atzo Bidebietan aurkeztu zen Leire Aramendia direlarik.
Unibertsitate mailako Mundiala Antequera ospatuko da ekainaren 27tik uztailaren 2ra arte, hortez, ekainaren 19an Malagako hiri horren abiadura handiko geltokian egon beharko dute. Ángel Sandoval eta José Ignacio Prades entrenatzaileen esanetara, bigarren selekzioak Antequerako Atletismoko goi mailako zentroan burutuko du konzentrazioa eta bi lagunarteko jokatuko ditu, ekainaren 23an junior mailako selekzioaren aurka -Maitane Etxeberria eta Eider Lizarbe bertan direla- eta Poloniarekin ekainaren 25ean.
Portugalen lorturiko bosgarren postua hobetzeko asmoz, Espainiak Japon izango du aurrean ekainaren 27an, Errumania 28an eta India 29an. Partida guzti hauek Fernando Argüelles udal kiroldegian izango dira 12,15etan. Finalerdiak uztailaren 1ean burutuko dira eta finala, uztailaren 2an.