Eta harrobiak ospatu egin zuen
Harrobiak ederki ospatu zuen denboraldi amaiera Pasaiako pilotalekuan antolatu zen festan: bazkaria –entrenatzaile eta guraso, barne-, jolasak, musika, Ane Sarasolak kitarrarekin bi abesti eskaini zituen Maialen Eguren soinarekin lagun, bertsoak, karaokea eta taldeekideen arabera gehien nabarmendu diren jokalariek sariak jaso zituzten. Aldez aurretik, goizen Pasai Donibaneko kiroldegian hainbat guraso eskubaloira jokatzen ere animatu ziren seme-alaben harridurarako. Hortaz, ikasturteari amaiera ezin hobea.