Elkarren ondoan hilabeteak igaro ostean, makina bat entrenaldi, partida, kolpeak, irriak, hasarrreak, txaloak eta lana ondo burutu dela sentsazioarekin, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak 2015-16 denboraldiari amaiera jarriko dio igandean Pasai Donibaneko pilotalekuan antolatu duen bazkari batekin eta bertan elkartuko dira jokalariak, entrenatzaileak, delegatuak eta gurasoak.
Eskubaloia ere ezin falta eta 11etan etorkizuneko jokalarien artean partida bat jokatuko dute Donibaneko kiroldegian.
Lehiaketari dagokionez partida bakarra dago igandean bertan, infantil mailan nesketan Bera Bera Hiru eta Ereintza B taldeek jokatu behar dutena Beraungo pilotalekuan 11,30etan.
Igandeko bazkaria giroa sortuko da, jokuak ez ezik sariak ere izango direlarik.
Infantil mailako Gipuzkoako nesken selekzioa
June del Campo eta Saioa Gerendiain jokalariak deitu ditu Gipuzkoako federazioak larunbatean Oñatiko kiroldegian Korpuseko X. txapelketan parte hartzeko Gipuzkoako selekzioarekin.