Bera Bera

Select your language

Junior mailako hautatzaile Sagrario Santanak Errusian uztailaren 3tik 16ra bitartean burutuko den Mundiala jokatzeko osatu duen 16 jokalarien zerrendan dira Bera Berako Maitane Etxeberria eta Eider Lizarbe, eta horrez gain, Ane Encina, Errotabarriko jokalaria astean behin Bidebietan aurreneko taldearekin entrenatzen aritu dena. Guadalajaran egon behar dira jokalariak ekainaren 19ean eta Mundiala prestatzen hasiko dira, goiz eta arratsaldez. Uztailaren 1ean egingo dute bidaia Moscura eta uztailaren 3an helduko diote lehiaketari. C multzoan izanik, Espainia Argentinarekin hasiko da, hurrengo egunean Egipto izango da arerioa, hilaren 6an Alemania, 7an Errumania eta 9an, Kazajistán. Multzoko aurreneko lau taldeek uztailaren 11n final-zortzirenak jokoan izango dituzte; hurrengo egunean, final-laurdenak; uztailaren 14ean finalerdia eta uztailaren 15ean final, hori guztia Moscuko CSKA Palace Sporten.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores