Bera Bera

Select your language

Loterías Ligako egungo txapeldun gisa Bera Bera Eskubaloiak 2016-17ko denboraldiko Champions Leaguen izena ematea erabaki du. Hausnarketa serio eginez, emakumeezkoen Europako goreneko txapelketan parte hartzeko pausoa eman du Donostiako klubak. Champions League delakoari azken bi urtetan uko egin ostean, rakingean puntuak galdu duelarik, azkeneko hiru denboraldietako emaitzekin sortzen dena, Bera Berak atariko gogor bati ekin beharko dio Champions Leagueko multzoen fasera sailkatzeko. Horretarako, final four delako sistema medio, hau da, finalerdia eta finala asteburu batean, irailaren 10 eta 11n alegia, garaileak bakarrik izango du lekua Champions Leagueko ligaxkan, gainontzeko hiru taldeek EHF jokatuko lukete, datorren denboraldian Cup Winners’ Cup txapelketarekin bat egin duen lehiaketa. Bera Berak gaur arratsaldean dokumentazioa Espainiako eskubaloi federazioari bidali dio eta 15.000 euroko bermea EHFri ordaindu. Europako federazioak ekainaren 24ean baieztatuko du taldeen zerrenda eta uztailaren 1ean burutuko ditu zozketak Danimarkako Glostrup hirian. Bertan, atarikoaz gain (irailaren 10 eta 11n jokatuko dena) multzoen faseak ere zozketatuko dira, urriaren 14ean hasiko den ligaxka, hain zuzen. Kirol emaitzek eskubidea eraman dieten lehiaketan aritzeko apustua egin du Bera Berak. Erakunde ezberdinen konpromisoek babestuta etorri da baiezkoa baina oraindik lanean jarraitzen du behar dituen baliabideak lortze aldera, Champions League bezalako lehiaketa batek kopuru handiak eskatzen baititu. Iraileko atarikoa gaindituz gero, Bera Berak Europako goi mailako beste 12 partida jokatuko lituzke gutxienez, garrantzi handiko erabakia, alegia. Behin falta diren gestioak burutu ostean, Bera Berak datorren asterako antolatuko duen prentsa agerraldi batera deituko ditu komunikabideak hartutako erabakiaren xehetasunak emateko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores