Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak ezker hegalekoa indartzeko Iruñako Leire Aramendia jokalari gaztea fitxatu du datorren denboraldirako, azken bost urtetan Helvetia Alcobendasen aritu dena. Apirilean 23 urte bete zituen Aramendiak, 1,67 neurtzen duen eskuin hegaleko jokalariak ohorezko maila eskarmentu handia du, 360 gol baino gehiago sartu duelarik Pabellon de los Sueñoseko talde madrildarran. Itxakoren harrobitik aterata, 2010-11 denboraldian Champions League jokatzeko zerrendan ez ezik partida bateko deialdian ere sartu zuten Aramendia, Leipzig taldearen aurkako norgehiagokan. Denboraldi hartan finalera iritsi zen Itxako. Aramendiak ezker hegaleko posizioa indartuko du Matxalen Ziarsolo behin erretiroa hartuta. Tati Garmendiaren ustez, “gaztea izan arren ohorezko mailan esperientzia handia du, kontraerasora oso ondo irtetean den jokalaria da”, halere, arduradunak aipatu du, “Leirengan pentsatu dugu lanerako jarrera handia duela esan digutelako eta taldea jartzen duela beti aurretik”. “Bera Beraren ezaugarriak jasotzeko adin ezinhobea du eta ziur naiz plantillari eta taldeari laster moldatuko dela” adierazi du. Unibertsitate mailako zerrendan izanik, ekainaren 19an izango den konzentraziora joan beharko du Aramendiak. Antequeran ospatuko den Mundialean parte hartuko du ekainaren 26tik uztailaren 3ra arte eta bertan datorren urtean taldekide izango dituen Bera Berako hainbat jokalariekin topatuko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores