“Kristalezko sapaiak apurtzeko beharrezkoak zarete”
Donostiako udalean egon ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu zuen Bera Bera Eskubaloia. Bertan ziren ahaldun nagusi Markel Olano; Kiroletako foru diputatu Denis Itxaso eta Kiroletako zuzendari nagusi Goizane Álvarez.
Kiroletako foru diputatuak aipatu zuen “benetazko txapeldunak zarete eta harro gaude”. Denis Itxasok Bera Berari adierazi zion “ez bakarrik Gipuzkoako emakumezkoen kirolaren baizik eta kirolaren goreneko erreferenteak zarete”. “Lana ondo egiten duzue, disdira ematen diozue, oihartzuna eta proiekzioa berdintasuna bezalako baloreak islatzeko”.
Markel Olano ahaldun nagusiak aipatu zuen Bera Berak berdintasunaren inguruan oztopoak apurtzen ditu. “Kristalezko sapaiei” erreperatu zien esateko “Bera Bera bezalako adibideak behar ditu gizarteak berdintasunean eman behar diren urratsetan sinisteko”.