Eneko Goia: “Eskubaloian jokatu nahi duten nesken eredu zarete”
Donostiako ia udal korporazio osoak hartu zuen atzo goizean Bera Bera Eskubaloia. Opariak banatzeaz gain, Donostiako alkate Eneko Goiak hitz bereziak eskaini zizkien eskubaloia utziko dute Ziarsolo, Bea Fernández eta Yáñez jokalariei eta klubari “eredugarria dela” esan zion “harrobia lantzen duelako”.
“Taldea goraipatu zuen eta Bidebietan larunbatean bizi izandako giro aparta, era berean, adierazi zuen “neska askoren eredu zarete, Bera Berako kamisetarekin eskubaloian jokatu nahi dutenentzat eta hori oso ekarpen handia da emakumeen kirolari egiten diozuena”. “Harro gaude hiri honen ordezkari zaretelako” amaitu zuen.