Bera Bera

Select your language

Denboraldiko azken entrenaldia burutu ostean, Bera Berak lehiaketa itxiko du bihar Bidebietan (19etan), Ligako laugarren titulua jokoan duelarik eta azkeneko hamabi tituluengatik hamaikagarrena eskuratzeko aukera du. Rocasaren emaitza begiratu gabe, esku eskura du helburua Bera Berak eta Helvetia Alcobendas gainditzeko lanean igaro du astean zehar, Loterías Ligako sailkapenean laugarrenak dira madrildarrak (Carlos Luque eta Ignacio Pascual, Catalunya). 2015eko uztailaren 30ean hasiera eman zion denboraldiari amaiera ezin hobea jarri nahi dio Bera Berak. Aldaketa garrantzitsuak izan zituen plantillan eta aurreneko hiru hilabeteetan oreka hartzea kostatu zitzaion, 2016 urte hasieran hobetu zuen, apirilera bikain iritsi zen eta orain boladari jarraipena eman nahi dio. 25 jardunaldi ostean, Bera Berari koska bat falta zaio laugarren liga eskuratzeko. Horretarako, Montse Puche plantilla osoa deitu du, Eider Lizarbe eta Maialen Husillos barne. Bera Berak aise gainditu zuen Helvetia Alcobendas joaneakoan pabellón de los Sueños kiroldegian (20-27) baina askoz gehiago kostatu zitzaion madrildarrak menperatzea Kopan Porriñon final-laurdenetan (23-27). Partidan emozio ugari biziko da, Matxalen Ziarsolo, Bea Fernández eta Tania Yáñez jokalarientzat azken partida ofiziala izango delako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores