Bera Bera

Select your language

Matxalen Ziarsolok kirol ibilbide osoa Bera Bera Eskubaloian. Ermuatik iritsi zenean, ohorezko mailako taldearekin entrenatzen zen eta bigarren taldearekin jokatu. 2001-02 denboraldiaz geroztiz aurreneko plantillako kidea da, guztira 15 denboraldi betez.
Ezker hegaleko jokalari bihurtua, Matxalen Ziarsolok 1.423 gol sartu ditu partida baten faltan (Juan Carlos Elorza kazetariak jasotako datuak). Horietatik, Ligan 1.098 izan dira, Leonen sartu zituen lehengo larunbatean azken hirurak; Europan, 195; Kopan, 99 eta Superkopan, 31.
Bere aurreneko gola 2002ko apirilaren 7an izan zen Bidebietan, Vicar Goya taldearen aurka Bera Berak 27-31 galdu zuelarik, Matxalenek hiru gol sartu arren. Europan aurreneko gola 2003ko urtarrillaren 10ean izan zen Bidebietan, TurkiakoTMO SIC Ankara taldearen aurrean (hemen ere hiru gol egin zituen) eta Kopan, 2003an L’Elianan, Bera Berak 20-19 gainditu zuen Itxako final-laurdenetan.
Matxalen Ziarsolo da Bera Berako titulu guztien jabe den jokalari bakarra: hiru Liga (laugarrena izan daiteke larunbatean), bost Kopa eta bost Superkopa.
Larunbatean bere azken partida jokatuko Matxalenek, baina pozik eta komentzituta, 34 urterekin kirol ibilbideari amaiera jarriz. Zenbakiak haratago, Matxalenek arrastoa utziko du klubean, inplikazioa eta konpromiso hizpide, taldea beti gainetik jarri du kapitain eredugarri izanik. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores