Pinedo, Martínez eta, aurreneko aldiz, Sans deitu ditu Dueñasek
Judith Sans pibote kataluniarra sartu du aureneko aldiz Jorge Dueñas hautatzaileak deialdi batean. Hortaz Espainiako selekzioarekin bat egingo du darroten abenduan Suediako Eurokopan egoteko azken urratsa lortze aldera.
Judith Sans ez ezik Ana Martínez eta Eli Pinedo ere daude zerredan. Elxetarra Espainiako selekzioara itzuliko da hortaz, izan ere, sailkatze fase honetan ez baitu parte hartu.
Bera Beran burutzen ari diren lana, batez ere, defentsan erabakiorra izan da Dueñasen deian. Hiru jokalariek Madrilen maiatzaren 29an egon beharko dute, 31n Innsbruckera egingo dute bidaia Austriaren aurka ekainaren 1ean (20,25etan) jokatzeko eta bestalde, Málagak Bulgariaren aurkako partida hartuko du ekainaren 4ean (18etan).
Era berean, Maitane Etxeberriak, Eider Lizarbek eta Ane Encinak (Errotabarrin jokatzen duen legazpiarra), Nora Kortaberria eta Ane Artolarekin batera (Aiala Zarautz), junior mailako selekzioarekin bat egingo dute maiatzaren 29an, Errusian burutuko den maila horretako Mundiala prestatzeko.