Denboraldian aurreneko aldiz, Montse Puche entrenatzaileak Bera Bera Eskubaloiko plantilla osoa prest du Leonen Carobels ULE Clebari aurre egiteko, oraingo honetan, San Esteban kiroldegian (19etan ordutegi bateratua). Matxalen Ziarsolo kapitaina deialdian sartuta ohorezko mailako 15 jokalariek bi puntuak lortzea izango dute helburu, hurrengo larunbatean Loterías Liga berriro eskuratzeko Bidebietan. Hortaz, Lizarbe eta Husillos Donostian geldituko dira. Vicente Peris –Sevilla- eta Héctor Fraile –Valentzia-) epaileek zuzenduko dute bihar partida.
Gipuzkoarrek Leonen txapeldun izateko aukera urria dute. Partida irabazi eta Rocasak Granollersen galtzean datza. Batetik, Bera Berak ez du Leonen irabazten 2012ko azarotik (25-34), hurrengo bi norgehiagokak berdinketa baino ez zuen lortu, hori bai, Ligako azken jardunaldian eta behin txapeldun izanda. Bestetik, Rocasak KH7 Granollers izango du aurrean, Mecalia Atlético Guardés gainditzeko gai dena baina ezinean aritu dena aurkari ahulenen aurrean.
Bera Berak irabaziz gero, 17. garaipen jarraian lortuko luke eta, ondorioz, denboraldi batean erraskadan errekorra hautsiz.
Montse Puchek taldea ondo ikusten du, Carobels ULE Cleba León gainditzeko komentzituta. Hauek etxean maila ona eman dute, zazpi garaipen, berdinketa bat eta lau porrotak, Helvetia Alcobendas eta Mecalia Atlético Guardés taldeei irabazita etxean. Loterías Ligako gol gehien jasotzen den taldea eta partidako 26 gol sartzen ditu. Halere, zortzigarren posturako lehian sartu da.