Bera Bera

Select your language

Partida hasi eta berehala, Bera Berak argi eta garbi utzi du Lasesarren ez zuela zalantzetarako betarik utziko eta 22 minutu harrigarriei esker partida erabat erabaki du (2-17). Hortaz, gipuzkoarrek beste urrats bat eman dute Liga eskuratze aldera bi jardunaldi falta direnean. Bera Berak lidergoan jarraitzen du gol average lagun, datorren astean Leonera egingo du bidaia eta maiatzaren 28an, etxean, itxiko du denboraldia Helvetia Alcobendasekin, bi norgehiagokak 19etan izango direlarik. Puchek hasierako zazpikoteari jarraipena eman dio, hala, Temprano atepean, Sans eta Martínez erdian, Arrojeria eta Menéndez ondoan eta Pinedo eta Etxeberria hegaletan. Aurreneko erasoan, Arrojeriak aurkitu du hutsunea, ondoren Manriquek berdindu du baina hortik aurrera ufada batean, Bera Berak tarte zabala ireki du. Batez ere, nabarmentzeko da defentsan egindako lana, Ainhoa Hernández piboteak ez du baloia ikusi hasieran eta Tempranok igarri dio Steinbach alboko jokalariari. Aitzitik, erasoan bizkaitarren defentsa gainditu du Bera Berak joku azkarra bitarte. Eta defentsari esker, kontraerasoan ere atera da Tempranoren baloi luzeak aprobetxatuz eta gero Tania Yáñezen jaurtiketak medio. Minutuak pasatu ahala, abantaila handituz joan da, Sergio Barcenillak partida bigarren aldiz gelditu du (2-16) eta bere taldeak erantzun du atsedenaldira 8-18 iristeko. Bigarrenean, Zugarrondok Temprano ordezkatu du eta Puchek Alicia eta Bea Fernández sartu ditu. Lehenengo zatian ikusitakoa, zaila zen intentsitatea mantentzea eta partidak maila galdu du. Zuazok murriztu ditu aldeak (16-24), Puchek esnatuarazi behar izan du taldeak eta jokalariek erantzun dute 1-7 partzialarekin. Hortaz, garaipen berria Bera Berarentzat, orain bi norgehiagoka falta zaizkio laugarren Ligari heltzeko. Fitxa: Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 17, Bera Bera 30 Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 17 (8+9): Castellanos, Oihane Gil, De Andrés (2), Martín, Nogales (1), Hernández (4) eta Berastain –titular- Manrique (1), Steinbach (2p), Elizegi (2), Azaola (1), Mujika, S. Gil (3), Agirregomezkorta (1), Aallá (o.a.), García (o.a.) Bera Bera 30 (18+12): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (3), Ederra, Arrojeria (3), Martínez (6, 2p) eta Pinedo (5, 1p) –titular- Sans (3), Yáñez (4), Ezkurdia (1), Alicia Fernández, Bea Fernández (1), Múgica (2p), Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Husillos Epaileak: Matías Muñiz eta Joseba Jokin Ordoki (Nafarroa) Kanporatuak: S. Gil Zuazotik eta Martínez Bera Beratik. Partzialak: 1-3, 2-7, 2-9, 2-14, 4-17, 8-18 –atsedenaldia- 11-20, 12-20, 13-22, 15-24, 16-27 eta 17-30

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores