Bera Bera

Select your language

Azkeneko deialdiak errepikatuko du bihar, Alicia Fernández barne nahiz eta orkatila bihurrituta bere partaidetza kolokan egon. Bera Berak Lasesarre bisitatuko du larunbatean (19etan) Prosetecnisa Zuazo Barakaldori aurre egiteko (Matías Muñiz eta Joseba Jokin Ordoki, nafarrak) Liga berriro irabazi nahi badu. Komunikabideen aurrean, Montse Puche entrenatzaileak aipatu du jokalariek “jakin badakite azken esfortzuaren aurrean gaudela”. “Liga amaieran gaude baina konzentraturik, entrenaldietan nabaritzen da gure esku dagoela eta topera irten behar dugula azken hiru partida hauetan” denboraldi hasieran inork gutxik espero zuen erronka gertu dagoelako. Puchek azpimarratu du “intentsitatea eta azken aste hauetako maila mantentzen saiatu gara”. Zuazoren inguruan galdetuta, Bera Berako entrenatzaileak Kopako finalaz eredu hartzea baztertu du “gu Kopara bikain iritsi ginelako eta bi taldeen arteko aldea ez da hori eta gogoratu behar dut aurreneko itzulian Bidebietan asko sufritu genuela”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores