Etxeberriarekin batera, Lizarbe eta Encina deitu ditu Santanak
Sagrario Santana junio rmailako hautatzaileak gaur ezagutzera eman du 18 jokalarien deialdia, ekainaren 3tik 5etara, Errusiako selekzioaren aurka jokatuko dituen hiru lagunartekoei begira.
Zerrendan nobedadeak dira Eider Lizarbe eta Ane Encina gipuzkoarrak. 20 urteko donostiarrak Bera Berako senior mailako taldean aritzen da, nahiz eta sarri lehenengo taldearekin entrenatu. Izan ere, aurten 17 aldiz deitu du Puchek eta azkeneko partidetan finkoa da, Ligako azken norgehiagoketan egon delako eta Kopa osoan, non finala jokatzeko aukera izan zuen.
19 urte azaraoan beteko dituen Ane Encina legazpiarrak Ermuako Errotabarrin jokatzen du Zilarrezko mailan eta astean behin Bidebietan entrenatzen da Bera Berarekin.
Bi jokalariek Maitane Etxeberriarekin bat egingo dute. Liga maiatzaren 28an amaitu arren, igande horretan Guadalajaran egon beharko dute. 18 jokalariak goiz eta arratsaldez entrenatuko dira eta ostiraletik igandera bitartean Errusiaren aurka hiru partida jokatuko dituzte (20,15etan,; 18etan eta 12etan).
Espainiako Junior mailako selekzioak uztailaren 3tik 15era bitartean Errusian antolatuko den Mundialean parte hartuko du.