Bera Bera

Select your language

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok antolatu duten azken ingurumen sentsibilizazio kanpainak “Birziklabirintoa, izan zaitez gure taldekidea” 15.000 bisitatik gora jaso ditu apirilaren 21ean Donostiako Easo plazan ireki zenetik maiatzaren 4a bitartean. Horrela azaldu du gaur San Marko Mankomunitateko presidentea den Jaime Domínguez-Macayak. Gainera, presidentearen hitzetan, “hiritargoak ingurumenarekiko duen kezka eta zaintzeko nahia erakutsi du, geroz eta biztanle gehiagok birziklapenarekin lotutako ohiturak: beirazko, brik eta plastiko motako eta paper eta kartoizko ontzien bereizketa gaineratzen du bere eguneroko bizitzan”. “Erakunde publikoek Europatik datozen hondakinen kudeaketa-planak islatzen duten araudiak bete behar ditugu eta ingurumena zaintzearen erantzukizuna eta paper aktiboa gure gain hartu behar dugu”, esan zuen. Beraz, San Marko Mankomunitatetik “egiten ditugun kanpainek eta ekintzek eredutzat hartu behar dituzte biztanleak, gure erantzukizuna horrelako gaiekin aitzindari izatea da, biztanleriak uler dezan gure etxean ontziak ondo bereiztea ze nolako garrantzia duen”. Parte hartzeko dinamika erraz baten bitartez, bisitariak bi sarreretatik sartzen ziren etaegurrezko paletetaz osatutako pasabideetatik ibiltzen ziren birziklapenaren inguruko mezuak barneratuz. Egurrezko egitura erraldoiak ongi etorria ematen dio bertaratutako jendeari eta plastikozko ontziak, beirazko ontziak eta paper eta kartoizko ontziak zuzen bereizteko nozioak nonahi zabaltzen diren zirkuitu itxi batean sartzen ziren lagunei. Kanpaina aprobetxatuz, ehundaka lagunek zalantzak argitzeko aprobetxatu dute. Sartu den kopurua kontuan hartuz, ekintza arrakastatsua izan dela esan daiteke. Antolakuntzak 60.000 pertsona inguruk instalazioaren nolabaiteko ezagutza izan duela estimatzen du Donostiako Easo plazatik pasa direlako. Beste alde batetik, 175.000k publizitate euskarriei eta komunikabideei esker ezagutu dute eta San Marko Mankomunitatearen eremuko 129.500 etxeei ailegatu da postontzietan banatu den triptiko informatzaileari esker. Bukatzeko, Domínguez Macayak Bera Bera eskubaloi taldeko emakumezkoen jokalarien parte hartzea eskertu du hasiera-hasieratik ekintza honekin inplikatzeagatik eta irudi izateagatik. Jokalariak, bai lehenengo mailakoak eta baita harrobikoak ere, bi aldiz izan dira publikoarekin birziklapenaren mezuetan oinarritutako jolas dibertigarri bat dinamizatzen. Zentzu honetan, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiaren ustez “esperientzia oso positiboa izan da ezohikoa delako emakumezkoen kirol talde bat hain protagonista izatea”, era berean, onartu du egindako formazioarekin eta jolasekin “nabaritu da oraindik zalantzak daudela arlo honetan”, azkenik, azpimarratu du “Bidebietan azken bi partidetan familiak seme-alabekin nabaritu ditugula”. Bestetik, Matxalen Ziarsolo kapitainak eta Ana Temprano atezainak sei kamiseten eta hiru afari zozketarako garaile izan direnen izenak atera dituzte.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores