Bera Bera

Select your language

Lehenengo zatia 15-12 amaitu denean eta bigarrena 21-6, horrek esan nahi du Bera Beraren baitan zeozer mugitu dela azkeneneko 30 minutuetan aurkariaren gainetik pasatzeko eta aise gainditzeko (36-18). Hortaz, Jofemesa Oviedok maila galdu du matematikoki eta gipuzkoarrek Rocasa estutu dute, asteazkenean Alcobendasen irabazteko gaur Challegen Cupeko txapelketa eskuratu duenean. Bera Berak partidari hasiera bikaina eman dio 5-1 sei minutu beteta ez zirenean. Alfredo Fernández entrenatzaileak norgehiagoka gelditu du eta hortik aurrera, Jofemesa Oviedok donostiarren defentsak hutsuneak aurkitu ditu, Nazaret Calzada hegalean hasieran eta gero Irene Espínolarekin. Menéndezek gauzaturiko kontraerasoak eman diote abantaila Bera Berari. Puchek bi aldaketa egin ditu bere ohiko zazpikotean. Zugarrondo atepean eta Ezkurdia Pinedoren ordez. Jofemesa Oviedo gerturatu da minutuak pasatu ahala. Atezain nafarrak aldaketa eskatu du baina Tempranok ez du arazoa konpondu. Bost minutu aulkian behar izan ditu Zugarrondok berriro pistara irten eta horma handi bat jartzeko atepean. Judith Sans jokalariak egindako hiru golei esker Bera Berak abantaila hartu du atsedenaldian (15-12). Bigarren zatian, Bera Berak guztia eman du. Puchek Pinedo eta Bea Fernández atera ditu. Amurriko jokalariak bi kontraeraso jarraian gauzatu ditu, Ederrak baloia ikusi du eta Zugarrondo gaindiezina zen, penaltiak eta guzti geldituz. 19-14 markagailuan Alfredo Fernándezek norgehiagoka gelditu du baina aurreneko zatian ez bezala ezin izan du Bera Beraren uholdea gelditu, leku guztietatik iristen baitziren, kontraerasoan, transizioan, barneraketan edo kanpoko jaurtiketaz. Puchek taldea mugitu du. Ezkurdiak Etxeberria ordezkatu du, Alicia Fernándezez du jokatu orkatilean bihurritua zuelako eta Yáñezekin taldeak kanpo jaurtiketa ere aurkitu du. Jofemesa Oviedo saitau da baina ezin izan ditu saihestu defentsa eta atezaina. Hortaz, bi zati oso ezberdinak baina bi puntu Bera Berarentzat, orain bi irteera izango dituena Barakaldo eta León. Fitxa: Bera Bera 36, Jofemesa Oviedo 18 Bera Bera 36: (15+21): Zugarrondo, Etxeberria (2), Menéndez (6), Sans (6), Arrojeria (2), Martínez (5) eta Ezkurdia (4) –titular- Ederra (2), Bea Fernández (2), Pinedo (3), Yáñez (4) eta Temprano (o.a..). Deialdian: Alicia Fernández, Múgica, Lizarbe eta Husillos. Jofemesa Oviedo 18 (12+6): Blanco, Calzado (4), Espínola (6), Andreu (5), Rojo, Martínez (1), Álvarez, M. Ordóñez (2), Hevia, Arias eta López (o.a.). Epaileak: Carlos Gude eta Juan José Gude (Euskadi) Kanporatuak: Menéndez eta Ezkurdia Bera Beratik eta Álvarez Jofemesa Oviedotik Partzialak: 5-1, 6-4, 8-6, 11-9, 12-12, 15-12 –atsedenaldia- 17-14, 20-14, 23-15, 26-26, 31-16 eta 36-18

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores