Jofemesa Oviedo gainditu, Rocasa estutzeko (larunbata, 19etan)
O Porriñon irabazita, Bera Berak Bidebietan Jofemesa Oviedo hartuko du bihar (19etan, Carlos Gude eta Juan José Gude, euskaldunak), Loterías Ligako 23, jardunaldiari dagokion partidan. Donostiarren helburua da norgehiagoka irabaztea eta bide batez Rocasa estutzea, izan ere, Ligako partidari datorren asteazkenean ekingo diote Alcobendasen. Rocasak bihar lau goleko abantaila defendatuko du etxean Turkiako Kastanomu taldearen aurrean Challengeko finalean. Donostiarren zein kanariarren akats txikienak erabakiko du aurtengo Liga.
Aitzitik, Jofemesa Oviedo mailari eusten saitatuko da oso zaila izan arren. Aiala Zarautz behin jaitsita, lau partiden faltan, Oviedokoek zazpi puntu irauli behar diote Elche Mustang taldeari.
Biharko, Puchek deialdi bera prestatu du, hau da, Porriñora joan zen taldea. Alicia Fernándezen partaidetza kolokan dago orkatila bihurritu duelako eta Eider Lizarbek ere mina hartu zuen. Matxalen Ziarsolo kapitaina pistan entrenatu da baina oraindik ez dago minutuak jokatzeko moduan.