Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak beste urrats bat eman du Loterías Ligan dituen helburuetan BM Porriño gaindituz (23-26, 9-17 atsedenaldian). Montse Pucheren jokalariek indartsu ekin diote norgehiagokari. Pinedok lehenengo gola egin du, Arrojeriak jarraitu dio eta ondoren Martínez eta Sans piboteak (6 min. 1-5). Izan ere, Puchek bere hasierako zazpikote gustokoena atera du berriro, Temprano atepean, Sans eta Martínez erdian, ondoan Arrojeria eta Menéndez eta hegaleetan Pinedo eta Etxeberria. BM Porriño gerturatu da Alba Dapena eta Vieira Lopes (3-5) jokalarien golak medio baina Martínezen hiru gol eta Pinedo eta Menéndezenak, Bera Bera erritmoa altua ezarri du (4-10). Abel Estévez entrenatzaileak partida gelditu zuen lehendik baina gipuzkoarrek asmatu dute, oraingo honetan Pinedo eta Sans bitartez. Porriñoko entrenatzaileak berriro gelditu du partida baina atsedenaldian Bera Berak mantendu du abantaila Etxeberria, Bea Fernández, Alicia Fernández eta Múgicaren goleekin, azken hau penaltiz. Bigarren zatian, Zugarrondok Temprano ordezkatu du. Porriño saiatu da tartea murrizten, sei goletara jarri da (40. min 14-20), baina segituan Bera Berak gauzak bere onera ekarri ditu Menéndez, Ezkurdia, Múgica eta Etxeberria (16-24) jokalarien golekin. Penaltiaz gain Puchek minutuak eman dizkio defentsan Maialen Múgicari eta partida erasoan ere amaitu du alboko jokalariak. Lizarbe eta Husillos, senior mailako jokalariak ere atera dira Porriñoko pistara. Hortaz, beste bi puntu, espero baino eroso joan den partida batean. Orain maiatzean sartuko da liga, lau jardunaldi besterik ez. Hurrengoan, Bera Berak Jofemesa Oviedo hartuko du Bidebietan larunbatan 19etan. Ficha: BM Porriño 23, Bera Bera 26 BM Porriño 23 (9+14): Sánchez, Costas (3), Andrea Dapena (1), Alba Dapena (2), Vieira (4), Rivas (2), Sara Gil, Pérez (4), Prieto (1), Cerqueira (3), Orsolya (1), Martínez, Terés (2), López, Mata, Sanjuan (o.a.) Bera Bera 26 (17+9) : Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (2), Ederra, Arrojeria (2), Martínez (4) eta Pinedo (5) –titular- Sans (3), Alicia Fernández (2), Bea Fernández (1), Yáñez, Ezkurdia (1), Múgica (4 p), Lizarbe, Husillos eta Zugarrondo (o.a.). Epaileak: Alberto Hermoso eta David Monjo (Madril) Kanporatuak: Cerqueira eta Martínez BM Porriñotik eta Sans (2), Yáñez, Etxeberria eta Menéndez Bera Beratik. Partzialak: 1-3, 3-6, 3-8, 4-10, 7-13, 9-17 –atsedenaldia- 11-18, 14-20, 15-22, 16-23, 19-25 eta 23-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores