Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko jokalari eta kapitain Matxalen Ziarsolok klubari adierazi dio eskubaloia era profesional moduan utziko duela 2015-16 denboraldi amaieran. 34 urteko ermuarra, Matxalen Ziarsolo 15. denboraldia betetzen ari da Bera Bera Eskubaloiko lehenengo taldearekin, ohorezko mailan izan duen talde bakarra. Hortaz, Matxalen Ziarsolo da Bera Berako jokalari bakarra taldeko txapelketa guztien jabe: hiru liga, bost Kopa eta bost Superkopa. Ibilbide honetan, ezker hegaleko jokalariak 1.420 gol sartu ditu, historiako taldeko bigarren golegile nagusiena, Tati Garmendiaren atzetik, eta bestetik, 11 aldiz jokatu du Espainiako selekzioarekin. Matxalen Ziarsolo komunikabideen esanetara izango da bihar asteazkena, hilak 27, 11etan Kirol Etxean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores