Bigarren zatian gainditu du Bera Berak Alcobendas (23-27)
Bigarren zati bikain bati esker, intentsitate handiko defentsarekin, erasoan baloi galduak murrituz eta Ciobanuren lana oztopatuz, Bera Bera Eskubaloiak Helvetia Alcobendas (23-27) gainditu du eta, hortaz, O Porriñoko XXXVII ediziko finalerdietan izango da, bosgarren aldiz jarraian. Eta bertan, 2014 eta 2015ean bezala, Mecalia Atlético Guardés izango du aurrean, eguardian Sporting de La Rioja mendean hartu duelarik (15-28).
Partida erritmo altuarekin hasi da, hortaz, baloi ugari galdu dira erasoetan, Bera Berak tartea irekitzeko arazoa izan dena. Helvetia Alcobendasek ondo aurkitu du Silvia Ausàs pibotearekin. Halere, Arrojeriak hutsuneak aurkitu du eta bere taldeari aurreneko abantaila eman dio (5-8, min 16).
Baina Bera Berak erasoak baloiak galtzen jarraitu duenez, madrildarren 4-0 partziala lortu dute Francés eta Azurmendiren bidez, partida irauliz (9-8). Mónica Ausàs albokoak gola sartu duenean Puchek partida gelditu du eta atsedenaldira arte, Bera Bera 0-4 partziala lortu du (11-13) baina ez du abantail hori atsedenaldira eraman (13-13).
Bigarren zatia defentsan bi aldiz lapurtu dute baloia, Pinedo kontraerasoan sartu du, blokatu dira beste jaurtiketa batzu baina orain arazoa Ciobanu zen, atezainak 40. Minutura arte mantendu du bere taldea partidan.
Martínez eta Etxeberriak baloi bana lapurtuta zuzenera joan dira gola sartzera eta madrildarrek gol bakarra sartu dutenez, Bera Berak norgehiagoka hautsi du (41. min 14-18). Horren ostean, Mónica Ausás eta Eli Pinedok sekulako golak sartu dituzte. Gipuzkoarrak tartea kudeatzen hasi dira, Puchek Ezkurdia eta Yáñez sartu ditu. Eta oso minutu onak jokatu ditu Alicia Fernándezek. Judith Sansek kolpe jaso du baina ez du ezer larririk baina Menéndezek bere lekua hartu du, defentsak intentsitatea mantendu du eta Temprano ere bikain.
Hortaz, aintzin zatian partida berdinduta baina bigarrenean Bera Berak estu hartu du Helvetia Alcobendas. Biharko finalerdian, Mecalia Atlético Guardés Kopan .
Fitxa: Helvetia Alcobendas 23, Bera Bera 27
Helvetia Alcobendas 23 (13+10): Ciobanu, Aramendia (2), Gandulfo, Azurmendi (1), Boada (3), M. Ausàs (4), Francés (8, 3p) –titular- S Ausàs, Prieto, P. García, Navas, Cardador.
Bera Bera 27 (13+14): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez, Ederra (4), Arrojeria (4), Martínez (6, 4p) eta Pinedo (6) –titular- Sans (2), Bea Fernández, Alicia Fernández (3), Ezkurdia, Yáñez eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Múgica, Lizarbe eta Husillos.
Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Catalunya)
Kanporatuak: Martínez eta Sans Bera Beratik.
Partzialak: 2-3, 4-4, 5-7, 9-9, 11-9, 13-13 –atsedenaldia- 13-14, 14-16, 16-20, 18-23, 19-24 eta 23-27