Bera Bera

Select your language

Bera Bera O Porriñora bidean jarri da “egindako lana berreste aldera”, Montse Puche entrenatzailearen hitzetan. Apirila erabakiorra izanik, “zeregina planifikatu genuen partida zaila hauei ahalik eta ondoen heltzeko, Clínicas Rincón Málaga taldearen aurka hasita, Rocasa Telden gaindituta eta orain Kopa baina gero Guardés eta Porriño berriro”. Puchek jakin badaki “denboraldiko unerik garrantsitsuenean gaude eta guztia ematera goaz”. Entrenatzaileak O Porriñora 16 jokalari eramango ditu, horien artean, Eider Lizarbe eta Maialen Husillos senior taldekoa, aurreneko Kopa beraientzat. Matxalen Ziarsolok ere taldearekin bidaiatuko du baja izan arren. Taldea goizean atera da Bidebietatik Autocares Davidekin eta aurten kadete taldeak eta zalego batzu ere bigarren autobusa osatu dute. Bera Bera faboritoa den galdeturik, Puchek gogoratu du “denboraldi hasieran ez zen horrela eta zorionez orain gauzak aldatu dira”. Halere, ez du faborito egoera hori onartu “nire taldea da nire zeregina, ez dut motibatzeko beharrik ikusten baina gauzak lantzen ditugun eran ateratzea nahi dut”. Helvetia Alcobendas taldearen inguruan, Puchek adierazi du “taktikoki ondo landuta dago, badakite zer egin behar duten”. Eta Loterías Ligan lorturiko garaipena ahaztuta dauka “Kopa ezberdina delako, talde guztiak motibazio handia dute eta eskubaloi festa da”. Mecalia Atlético Guardés eta Sporting La Rioja taldeek irekiko dute Kopa bihar (12,30etan), donostiarren ostean Clínicas Rincón Málaga eta Prosetecnisa Zuazok elkarren aurka arituko dira eta amaitzeko Porriñok Rocasa hartuko du. Taldearekin egingo du bidaia Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegi.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores