Bera Bera

Select your language

Ligako hiru tituluak dituzten plantillako lau jokalarien artean da Silvia Ederra eta horrez gain, eskarmentu handikoa. Bestetik, 22 urte dituela, Esther Arrojeriak bi urte baino gehiago erasoko jokoan taldeko ardura hartu zuelarik. Azken urte hauetan, Rocasa eta Bera Bera taldeen artean makina bat partida jokatu arren, Silvia Ederrak uste du “partida bakoitza ezberdina da”. Bere ustez, “aurtengo parekotasun handia dugu, Ligak ere bai. Gogor landu beharko dugu partida, defendatu eta korrika egin” Telden puntu erabakiorrak poltsikoratze aldera (20,30etan Ignacio García eta Andreu Marín, Catalunya). Rocasak bi puntuko aldera ateratzen dio Bera Berari, hortaz, garaipena ezinbestekoa da donostiarrentzat. Halere, pibote nafarrak onartu du urriaren amaieran “horrela egotea sinatu genukeela”. Rocasa eta Guardes taldeen aurkako partidak galduta, Bera Bera laugarren kokatu zen sailkapen nagusian baina, orain nahiz eta Antonio Moreno pistan irabazi behar, Bera Beraren eskuetan dago. “Partida guztiak finalak balira bezala hartu ditugu Rocasak noiz galduko zain –A Guardan galdu zuen- Eta hemen gaude”. Ederrak onartu du “bi taldeen artean errespetu handia dago, partidak horregatik dira hain paretsu”. Izan ere, azken hiru norgehiagoketan gol bakar batez erabaki da lehia. Rocasa Europako Challengeko finalerdietan dago baina Ederraren ustez ez du eraginik izango. “Ligan baino maila hobea ematen ari da, lehiaketak hori ematen dizu partida gehiago izanda”. Hortaz, bere ustez gakoa “defentsa sutsua, erritmo altua ezartzea partidari eta kontraerasoa”. “Fisikoki ondo gaude, norgehiagoka bere esparrura eramaten duen taldeak asko irabazi izango du” eta azkenik dio “pista beteta ikusteak motibazioa handitzen da”. Arrojeria: “Ez dut Rocasa nekatuta espero bihar” Bera Beran eraso zuzendaria da Esther Arrojeria. Bere ustez “denboraldi hasieran ez ginen hain faborito garbiak oso jokalari garrantzitsuak galdu genituelako baina frogatu da oso defentsa ona egiten ari garela, jokalari berriak moldatu direla eta sasoi betean iritsi gara”. Esther Arrojeriak onartu du taldea apirila noiz iritsiko irrikan zegoela. “Hemen dago, gure esku dago eta guztia emango dugu Kanarietan”. “Ilusio handiz helduko diogu apirilaren aurrean oso erronka politak ditugulako”. Bere ustez “oso partida gogorra izango da. Bi talde ezberdinak gara, guri abiadura eta intentsitea komeni zaigu eta beraiei partida moteltzea. Bidebietan lortu zuten eta hori egongo da gakoa” adierazi du. Usurbilgo zentralak jakin badaki garaipena baino ez duela balio, halere, bi puntuak lortuta ere “Liga ez da Telden erabakiko, ezin dugu itsutu behar oso irteera zailak ditugulako ostean: Porriño, León edo Barakaldo eta etxean ere partida zailak”. Rocasaren inguruko Europako partaidetzaz, Arrojeriak onartu du “bidaiek nekea sortzen dute baina Challengen aritzeaz lehiatzeko beste puntu bat ematen dizu. Ez dut Rocasa nekatuta espero bihar”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores