Bera Bera

Select your language

Apirila estu bati ekiteko prestatuko da Bera Bera. Lau eguneko atseden aktiboa izan ostean eta goi mailako lehiaketa burutik kendu ostean, atzo entrenaldietara itzuli zen taldea izan ere donostiarrek exigentzia handiko 30 egun izango dituzte aurrez aurre Loterías Liga eta bosgarren Kopa eskuratu nahian. Larunbatean 18etan, Bera Bera Clínicas Rincón Málaga hartuko du Bidebietan, aurtengo Loterías Ligako denboraldiko errebelazio taldea, martxoaren 5ean Elxen burututako azken ligako partidatik lau astera. Bitartean, Eli Pinedo eta Bea Fernández Espainiako selekzioarekin Suediako Eurokopan egoteko sailkapena bideratzeaz gain, Norvegiako IV Nazio izeneko txapelketa bereganatu zuten. Maitane Etxeberriak, berriz, uztailaren 3tik 15era bitartean Errusiako junior mailako Mundialean izateko txartela ekarri du Poloniatik. Gainontzeko taldekideek Bidebietan burutu dituzte saioak, Lizarran lagunartekoa jokatu zuten Sporting La Riojarekin eta CD Bidasoarekin topaketa bat Artalekun. Atsedenak mesede egin die indarrak berreskuratzeko eta burua argitzeko. Clínicas Rincón Málaga taldearen aurka jokatu ostean, apirilaren 5ean egingo dute bidaia Kanarietara, izan ere, apirilaren 6an, asteazkena (20,30etan Euskadin) Telden Rocasa Ace Gran Canaria izango du aurrean Bera Berak. Urriaren 31n A Guardan Mecalia Atlético Guardésen aurkako partida galdu ostean, taldeari esan izan baliote handik bost hilabetera, apirilean, Liga eskuratzeko Rocasari Telden irabaztea ezinbestekoa zela, denek sinatuko lukete, jokalariek, zaleek eta kubleko arduradunak. Datorren asteazkeneko ‘finala’ jokatzeko, aurretik Clínicas Rincón Málaga gainditu behar du Bera Berak. Astean zehar izango da partida Rocasa Challenge Cupeko finalerdietan dagoelako. Izan ere, gaur arratsaldean Elche Mustang hartu eta kostata gainditu du (22-20) aurreratutako jardunaldian eta Poloniara egingo du bidaia larunbatean Start Elblag taldearen aurka joanekoa jokatzeko. Bidaiek ez diete mesede egingo kanariarrei baina Europako partidek beste puntu bat ematen diete taldeei. Sailkapenean bi puntu atzetik –Clínicas Rincón gaindituta-, Rocasak Bidebietan gol bakar batez irabazi zuenez, Bera Berari garaipena baino ez dio balio Antonio Moreno kiroldegian. Hori lortuta, lidergoan pare egongo litzateko gol batez irabazita eta tartea handiagoa izanez gero donostiarrek gol average delakoa lortuko lukete eta hauspo handia Koparakoa eta Ligako sei partidei ekiteko. Berdinketa eta, jakina, porrota ez daude gipuzkoarren pentsamenduetan. Puntu batek gauzak dauden bezala utziko luke antza, baina praktikan kanariarrek hiru puntuko aldea lukete gol average delakoa alde izanik. Liga amaitzeko geldituko lirateko sei partideetarik kanariarrek bi partidetan huts egin beharko lukete, nahiz eta O Porriñon eta Alcobendasen jokatu behar izan eta, besteak beste, Zuazo hartu. Telden galduz gero, Liga amaitutzat legoke, pentsaezina da Rocasak hiru norgehiagoketan huts egitea. Partida erabakiorra pasatu eta berehala, Porriñok antolaturiko Kopa agertuko da bidean, apirilaren 15etik 17ra. Bera Berak beste taldeek baino egun gehiago izango ditu gustoko duen lehiaketari heltzeko. Donostiarrek apirilaren 14ean egingo dute bidaia Vigora, ostiralean (16etan) Helvetia Alcobendas izango dute aurrean O Porriñoko udal kiroldegian eta gaindituz gero finalerdietan Mecalia Atlético Guardés izango lukete aurrean finalerdian, izan ere, A Guardakoak favorito nagusienak dira Logroño Sporting La Rioja taldearen aurka, XXXVII Kopa irekiko duen partidan (12,30etan). Kopak eragina izan lezake Ligan. Bera Bera eta Mecalia Atlético Guardés elkarren aurka arituko dira apirilaren 23an Bidebietan eta donostiarrek hilabetea O Porriñon itxiko dute apirilaren 30ean. Argazkia: María Molina

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores