Gaur gauean abiatuko dira Valentziara Autocares Davidekin, izan ere, martxoaren 24tik 27ra bitartean ‘Ciutat d’Algemesí’ko I Txapelketan parte hartze aldera. Bera Berak bost talde eramango ditu: infantil nesken bi talde, infantil mutileena, kadete mutileena eta jubenil neskeena, guztira, 65 jokalari.
Algemesíko Balonmano Maristas taldeak antolaturik, benjamín eta jubenilen arteko gazteei zuzendutako txapelketa da. Horrela, Bera Berako harrobiak ostegunetik larunbata bitartean jokatuko ditu partidak eta finalak igandean izango dira.
Bera Berarekin batera dira honako taldeak: Maristes, La Roca, Atl. Valladolid, La Salle Montcada, Torrelano eta Mislata.
Hondarribiko XV. txapelketa
Bestetik, Gipuzkoako infantil mailako selekzioarekin arituko dira igandean Hondarribiko XV. txapelketa June del Campo eta Saioa Gerendiain, Bera Berako jokalariak. Txapelketa igandean burutuko da Hondartza kiroldegian.