Etxeberria, Errusiako junior mailako Mundialerako txartelarekin
Polonian pasa den asteburuan burututako fasean, Espainiako junior mailako selekzioak Errusian jokatuko den uztailaren 3tik 15era bitartean Mundialerako txartela lortu zuen.
Sagrario Santanak zuzentzen duen taldeak, non Bera Berako hegaleko jokalari Maitane Etxeberriak protagonismo handia izan duen, hiru partidak irabazi ditu: Eslovakia, Polonia eta Turkiako selekzioak gainditu zituen jokoan zegoen txartel bakarra eskuratzeko.
Junior mailako selekzioan dira ere bai Aiala Zarautz taldeko gipuzkoarrak, Nora Kortaberria eta Ane Artola.
Norvegiako IV Txapelketa
Bestetik, Brasil eta Alemania gol bakar batez gaidintu ostean, Espainiak Norvegiari irabazi zion Oslon bertan 25-27, IV Nazio Txapelketa eskuratuz.